Kritika. Musika

Ben LaMar Gay

Ben Lamar Gay
2025eko irailaren 28a
04:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ben LaMar Gay

'Yowzers'
Diskoetxea: International Anthem.

Chicago hiriko jazz musikaria xaman moduan azaltzen da hirugarren lan luze honetan. Horren adierazgarri, grabazio osoan ageri diren erritmo tribalak eta giro espiritualak, blues eta gospel kutsuko aieneak ahaztu gabe. Horretarako, Afrikako instrumentuez eta geruza elektronikoez baliatu da, eta emaitza doinu polimorfoak dira, etengabe mutatzen duten piezak. Ondorioz, tronpetistak orain arte argitaratu duen lanik abstraktuena da, baina, era berean, Afrikara gehien begiratzen duena. Urriaren 18an, Galdakaoko Kaiola festibalean izango da, herrikide eta zigilukide dituen Irreversible Entanglements bandarekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.