Kritika. Opera

Distiratsua

2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
'Onegin'

Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: otsailak 9.

Guztiz bide onetik abiatu da OLBEk lehen aldiz eskainitako Onegin opera. Izan ere, eszena ikusgarriaz aparte, maila onean aritu baitziren abeslariak eta musikariak. Emaitza horren erantzule bat Mihal Znietzki eszena zuzendaria eta haren taldea ditugu. Horretarako, Errusiako ametsezko taiga izoztua jarri zuten hasieran Onegin parrandazale bihotzaren seinale edo, agian, garaiko aristokratei eginiko kritika maitasun kontuetan... Hiru zirkulu erraldoiek atearena egin zuten bakarlari, abesbatzako kide eta dantzarien joan-etorriak errazteko eszena mugikor batean. Baina giroa aldatzen joan zen argiztapen paregabearekin, Oneginen bihotza Tatianarenganako urtzen joan ahala. Orduan, bigarren ekitaldiko heriotza desafioa udaberrian urtzen diren bloke izoztuen gainean ematen da. Benetako erronka eszenografoarentzat...!

Hirugarrenean, berriz, Poloniar dantza egin behar zuten pertsonaiek urez beteta dagoen eszenaren gainean dantzatzen dute; Oneginen bihotz gogorra urtu egin da,baina urez bihurtu da, hots, maitemindua dago baina alperrik da. Tatianak ez du apurtuko senarrarekin eta gizaki konbentzionalekin.

Bakarlarien esparruan, sendo abestu eta antzeztu zuen Scott Hendriks baritonoak Onegin berekoiaren rola, tinbre berezia izan arren. Halaber, lan handiagoa egin zuen Ainhoa Arteta sopranoak Tatianaren rolean. Eder egin zuen gutunaren eszena luzea, ahots zabal eta teknika egokiaren bitartez. Asko gustatu zait Ismael Jordi tenorraren ahots morbidoa Lenskiren rolean, batez ere Kuda, kuda aria eskergarrian. Atsegina iruditu zait Irina Zhytynska mezzoaren ahots betea Olga kaskarinaren rolean.

Beste maila batean ondo aritu ziren Nadine Weissmann mezzoa, Stanislav Shvets baxua, Mikeldi Atxalandabaso tenorra eta Fernando Latorre baxua. Arrakastaren beste zutabea Miguel Angel Gomez Martinez musika zuzendariaren jakinduria izan da; haren eskuetan Szeged-eko Orkestrak polito egin zuen partituraren melodismoa eta aberastasun tinbrikoa hutsegite txiki batzuk kenduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.