Askoren artean

'Guerrilla Girls! She-Punks & Beyond 1975-2016'

Diskoetxea: Ace Records.

2023ko martxoaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Martxoaren 8ko bestondoa arintzeko soinu banda aproposa da Ace zigilu prestigiotsuak argitaratu berri duen bilduma hau. Bertan, emakume punk-rock zaleen ahotsak nagusitzen dira: aitzindariak, tartean, Patti Smith, Blondie eta X-Ray Spex —azalean Poly Styrene agertzen da—; post-punk klasikoaren bozeramaileak, The Slits, Au Pairs, The Raincoats...; 90eko urteetako Riot Grrrl mugimenduaren ordezkariak, Huggy Bear, Bikini Kill eta Bratmobile; eta, azkenik, emakume garaikideen oihuak, The Tuts, The Regrettes eta Skinny Girl Diet. Ildo berean, oso gomendarria da Revenge Of The She-Punks bilduma (2022), zeina Vivien Goldmanek idatzitako izenburu bereko liburuan oinarritzen den. Neskak aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.