Kritika. Musika

'Haize-orratzaren' kulunkan

2013ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 5. kontzertua

Egitaraua: Gerenabarrenaren, Brahms eta Berioren, eta Sibeliusen lanak.

Bakarlaria: Carlos Garcia

Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia.

Eguna: azaroak 29.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak Zuriñe Fernandez Gerenabarrenaren Haizorratz obraren erabateko estreinaldia eskaini zigun, Enrique Diemecker zuzendari egokiaren zorioneko joaldian. Egitarauan adierazi bezala: «Gerenabarrenak haize-orratz baten irudia hartzen du oinarritzat,eta obra abiadura eta indar desberdineko erauntsietan mugitzen da», eta lana berriro definitzen da, «espazioan egiten duen ibilbidean», eta «bere partikulek egiten duten mugimendua adieraziz», inertziak aldatuz, haize-boladen eraginez. Lanak, ordea, ez du deskribapenik egiten, egoera horren inpresioa eman baizik, baina abangoardiako lengoaiarekin. Eta Musikeneko irakasleak lortzen duen emaitza lerdena da espazioaren esplorazioari eta soinuaren denborei dagokienez, gure ustez, lan erakargarria eta polita lortuz.

Kontzertuaren hurrengo protagonista, klarinetearekin, Carlos Garcia BOSeko bakarlaria izan da. Izan ere, Bramsh-en 1. Sonata klarinete eta pianorako ez da lan birtuosoa, barnekoia baizik, eta musika ikasgai dirudien arren, klarineteak dituen aukera guztiak garatzeko asmatua izan zen. Uste dugu, gure bakarlariakeder bete zuela instrumentuak exijitzen dituen maila guztiak, hasi garbitasunez jotzetik, fraseatze bikaina egin arte.

Jan Sibeliusen 1.sinfonia orkestra eta zuzendaria luzitzeko eginda daude. Eta biek ala biek horrela egin zuten. Enrique Diemeckerren zuzendaritza guztiz keinularia da bere musika jardueran eta publikoari toreroaren plantak erakutsi zizkion. Baina, eskarmentu handiko musikaria da eta modu distiratsuan islatu zuen Sibeliusen sinfonia oldartsua, klimaren aldaketa eta ebakidura asko dituena. Hasierako mugimenduaren azkenean biolinek egindako pizzicato barreiatuak isolatuak ziren orokorreko ontasunaren barnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.