Feline
'Jan Zu'
Argitalpena: egilea editore.
Gernika-Lumo eta Bermeo artean sortu zen taldea, 2020an, eta ordutik kontzertuetan ikusi baditugu ere, iaz lehen diskoa argitaratu ondoren, aurten beste lan batekin datoz —sormenak mugarik ez duen seinale—. Ingelesa alde batera utzi eta euskara hutsean oraingo honetan. Jan Zu hau osatzen duten sei abestiek lehengoen ildoa jarraitzen dute, eta rocka oinarri, glam, post-punk, garage edota pop doinuz bustirik datoz. Indarra darie izkina guztietatik, eta hori, diskoan ez ezik, zuzenekoetan ere aise nabaritzen da. Elkarrizketaren batean esan zuten elektronikan babestea ere okurritu izan zaiela, baina, egia esan, zaleok eskertzen dugu oraindik rocka puri-purian jorratzen dituzten taldeak gure eszenaren parte izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu