KAK!!
'Kendutako Azken Kartela'
Diskoetxea: Egilea editore.
Sinpletasuna arte bihurtuta, berehalakoan sartzen diren kantuen sorta dakarkigu Bilboko laukoteak. Zazkel taldeko hiru partaidek osatzen dute taldea, eta melodiekin lortzen duten goxotasuna kilikaria da ia disko osoan. Udaberrian argitaratutako bi singleetako lau kantuak sartu dituzte diskoari hasiera emateko. Begi urdinak kantua aurkezpen ona dugu, Irati Arregiren ahots bereziak berehala hartzen baitu entzulea, Ahaztu-n eta Hegan-en gertatzen den bezalaxe. Tonua nahiko altxatzen du kantuotan Arregik, eta, ziur aski, taldeak Irudiak kantuarekin jotzen du gailurra, bi ahotsetan abiadura bizian asaldatzen baikaituzte. Burutik kendu ezin den kantu horren ondoren, berrietatik (berriz ere bi ahotsetan) Dena galduta da, akaso, onena. Azken sorpresa modura, Itoizen Phuntzionariat gozagarria, turboa apurtxo bat sakatuta eta bihotz-bihotzez eginda dagoena. Polita.