KRITIKA. Gasteziko 43. Jazzaldia

Kondaira bizi bat

Omara Portuondo abeslari kubatarra, herenegun eman zuen kontzertuko memento batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2019ko uztailaren 21a
00:00
Entzun

Jorge Drexler eta Omara Portuondo




Lekua: Mendizorrotzako kiroldegia. Eguna: Uztailak 19.

Jorge Drexlerrek ireki zuen herenegungo musika saioa Mendizorrotzan. Uruguaitarraren kontzertua soinu esperimentalen eta erritmo latinoen nahasketa bat izan zen, non jazza edo soula faltan izan ziren. Emanaldiari Quimera-rekin eman zion hasiera, ikusleen parte hartzea eskatuz txaloekin. Saihetsezina da Jorge Drexlerren eta Joaquin Sabinaren estiloen arteko antza nabaritzea, eta Sabinari egindako Pongamos que hablo de Martínez omenaldian, are nabarmenago. Bere erro latinoez harro ikusi genuen, eta Alemania nazitik ihes egin behar izan zuen aitari buruz hizketan. Argi geratu zenjazz musikariak ekartzea ez dela beharrezkoa Jazzaldiko ikusleek ondo pasatzeko.

Kubako damarekin, gauaren kalitate akustikoa hobetu egin zen, eta eskerrak. Omara Portuondok agertokiei agur esango die laster; herenegungoa oso kontzertu garrantzitsua izan zen berarentzat, beraz. Drume negrita abestiarekin hasi zenean, ez nuen espero hain ahots boteretsua entzutea 88 urteko emakumearengandik. Adio?s felicidad-ekin nabaritu zen Portuondok ez duela galdu talentu eta energia apur bat ere. Dos gardenias eta Soy cubana abestiek jendetza altxatzea lortu zuten, kiroldegia Kubako soinuekin betetzean.

Abeslariak atsedenaldia hartu zuenean, haren banda ikaragarriak hartu zuen kontrola, eta Roberto Fonseca pianistak trebezia txundigarria erakutsi zuen. Emanaldiaren bigarren zatia lehenengoa baino biziagoa izan zen. Be?same mucho arrakastatsua ere jo zuten. Eta urtero arazo berdina dago: antolatzaileek artista ez oso ortodoxoak ekartzen dituzte, baina korridoreetan eta agertoki ondoan dantzatzea debekatuta dago, abeslarien dinamikaren aurka.

Azkenean, Drexler berriro atera zen, Portuondorekin batera bukatzeko kontzertua, eta bertso batzuk eskaini zizkion, profesionaltasun gutxi erakutsiz eta kubatar legendari protagonismoa kenduz, nire ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.