Txilinbuelta bildumaren barruan proposatzen den ipuin eraldatua da honako hau. Egitasmoak bederatzi ipuin dauzka aurreikusita, Txanogorritxoren hau barne.
Ipuin klasiko ospetsuak ardatz hartuta, kontakizunei buelta ematen diete, gaur egungo gizartearekin bat datozen balio aldarrikapenekin jantzita.
Kasurako Txanogorritxo. Ipuinaren bertsio berrian neskato indartsua da, kementsua eta ausarta bezainbeste. Otsoa, gizajale izanik ere, telebista aurrean litxarreriak janez makaldutako piztia da, neskatoa baino ahulagoa, eta ergelagoa ere bai. Kontakizuna bat etorriko da estereotipo berri hauengandik espero daitekeen ondorioetan: neskatoak gidatuko ditu ekintzak eta, amaieran, otsoak astindu galanta jasoko du, bere asmo txarrekin inor zauritu aurretik.
Ohar pare bat: jatorrizko bertsioa irakurri behar da, berriak kontakizuna oso azaletik egiten duelako. Eta bi: batean zein bestean, haurrari irakaspen morala eman nahi zaio; garaian garaiko morala da aldatzen den bakarra. Egileak ez dira ohartu, nonbait, gaitzetsi beharrekoa morala irakasteko ahalegina bera dela.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Txanogorritxo indartsua'
Mozorro aldaketa
Idazle: Vivim del Cuentu taldea. Ilustratzaile: Albert Vito. Itzultzaile: Amets Santxez. Argitaratzaile: Ibaizabal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu