Donostiako 60.Zinemaldia. Kritika. Zabaltegi-Bereziak

'Ne me quitte pas'

Beñat Eizagirre Indo.
2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
'Bypass'

Zuzendariak: Patxo Telleria eta Aitor Mazo. Aktoreak: Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar. Iraupena: 98 minutu.

Patxo Telleria eta Aitor Mazo zuzendarien bigarren filma Zabaltegi Bereziak sailean estreinatu da, eta Serbitzu saria irabazteko hautagaietako bat da. La máquina de pintar nubes-en ostean, euskarazko komedia erromantiko batekin ausartu dira, eta emaitza ikusita, bete-betean asmatu dutela esan behar da. Film borobila atera zaie. Zoragarria. Ez dago zalantzarik primerako lana egin dutela,jendea oso pozik irten baita zinematik. Istorioa biziki interesgarria da; ikuslea berehala harrapatzen duten horietakoa, hain zuzen, eta aktoreen lana sekulakoa da. Pertsonaiak bikain definituta daude, eta denen ekarpenak dira aberasgarriak. Mazok egiten duen antzezpena ezin daiteke aipatu gabe utzi. Gorka Otxoak antzezten duen Xabi izeneko leloa da protagonista nagusia, eta Bartzelonan bizi da, Nerea (Barbara Goenaga) neska-lagunarekin batera. Baina bat-batean dei batek haren bizitza goitik behera aldatuko du. Maria (Sara Cozar) aspaldiko lagun mina hilzorian dago, eta Bilbora itzuliko da berehala. Gaixotasun sendaezin bat daukanez, espero zuten halakorik, baina agur esateko momentu erabakigarria ailegatzen denean, hanka sartuko du Xabik. Hezur-haragizkoa baita gizajoa, gezurti hutsa. Maria beraz maiteminduta dago aspaldidanik, eta Xabik, azken uneak goxatu nahian, gezur txiki bat esango dio, bera ere maiteminduta dagoela, alegia. Dibertsioa ziurtatuta dago une horretatik aurrera. Maria errekuperatu egingo da, eta gutxienez pare bat hilabete geratzen zaizkio bizitzaz gozatu ahal izateko. Beraz, galdutako denbora berreskuratzeko asmoz, maitasunari heltzea erabakiko du. Maitasunari buruzko hainbat gogoeta ere eskaintzen dizkigu, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.