KRITIKA. Opera

'Norma' zoragarria

Emanaldi bikaina prestatu zuen Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak. OLBE.
2018ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun

'Norma'

Musika zuzendaria: Pietro Rizzo. Eszena zuzendaria: Davide Livermore. Abeslari bakarlariak: Anna Pirozzi, DianaAxenti, Gregory Kunde, Roberto Tagliviani, Itxaro Mentxaka, Vicenç Esteve. Musikariak: Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Abesbatza: Bilboko Opera Koroa. Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia.Eguna: Maiatzaren 22a.

OLBEk —distiraz arte mailan eta gustuz operazaleentzat—, bukatu du aurtengo opera denboraldia, zein eta Belliniren Norma tragediarekin; Bartzelonako Palau les Arts eta Madrilgo Reina Sofia eta Teatro Realekin batera egindako koprodukzioarekin, hain justu. Izan ere, zaila da, egun, protagonistak behar duen soprano ahotsa aurkitzea, hau da, tragediaren eta lirismoaren artean kulunkatzen den ahots zabalkundea izatea, baita bel cantoa menperatzea eta dramatismo plantak adieraztea ere.

Horiondo bete zuenAnna Pirozzi sopranoak, eta zaleen garra bereganatuzuen antzoki honetan inoiz gutxi ikusi dugun oihu eta txaloaldiekin. Ahotsaren kontrol dotorearekin, Napoliko sopranoak argi eman zituen behe notak eta dirdai nota altuak, legato luzeak kateatu,gurguiluak, filadoak, messa di voce, intentsitatearekin jolastuz, emakume traizionatuaren rol dramatikoan:hala Casta Diva aria ezagunenean nola duo edo trioetan beste bakarlariekin batera.

Gregory Kunde tenorrak, berriz,nota altu indartsuak eta antzezmodu onak ditu, eta senar desleialaren rola sinesgarri betezuen. Baina hasieran emaniko kantaldi ederrak ez zuen jarraipenik izan Adalgisarekin izandako duetoan. Une horretan, ahotsaren kontrolean zehazgabetasuna sumatu genuen, eta nekea hurrengoetan. Diana Axenti mezzoak, aldiz, bere ahots dardarkari baina zuzenarekin, gustuz abestu zuen emakume inozente eta engainatuaren rola. Sopranoarekin batera duo bikainak konbinatu zituen bai tinbrez zein adierazpenez. Roberto Taglivianik beharbada ez dauka horrenbesteko sakontasunik pertsonaiarako, baina, bere ahots-mailan, zabal, ziur eta ondo antzeztu zuen Oroveso druidaren rola. Rol laburragoetan, Itxaro Mentxaka mezzoak eta Vincenç Estevez tenorrak egoki abestu zuten.

Bilboko Opera Abesbatzak nik entzun diodan kantaldirik biribilena eskaini zigun, hasieran gizonezkoen koru indartsuarekin, eta gero kantaldi mistoarekin, bietan Boris Dujinek ondo zuzenduak.

Soinu eta ahots guztien aurrean, Pietro Rizzoren gaztetasuna ez da aitzakia izan abeslarien eta musikarien arteko mihiztadura kontzertatzeko: abeslari bakarlariaren tempoari egokitu zitzaion arietan, egoki atera zituen Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ñabardura lirikoak eta tragediaren bonbaziak, operaren osagaiak ondo adieraziz...

Davide Livermore eszena zuzendariak liluratu egin gintuen bere lanarekin. Dekoraturik gabe, eszenaren aurrean eta atzean bi pantaila fin-finak jarri zituen basoaren irudiak, suak, pertsonaien jarrera edo sentipenak azalarazteko. Bideo irudi bikainak izan ziren, eta zerikusi zuzena zeukatenak diskurtso musikalarekin edo historiarekin. Oholtzaren erdialdean, zuhaitzaren mukur erraldoia — agian haritzarena— ipini zuen biraka eta askotan irudien kontrako birak kontrajarriz. Enbor horrek balioko zuen aldarearen, emakume apaizaren pulpituaren, umeen etxearen edo zelten sinbolo moduan, argiztapeneta arropa egokiekin, Galiarenkonkista irudikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.