Esku artera iritsi zaigun liburuxka 61 orrialdeko narrazio bat da, hamasei ataletan banatuta dagoena, eta orrialdea betetzen duten zortzi irudi dituena.
Arin irakurtzekoa, beraz.
Narratzaileak bere burua aurkezten digu lehenik —Nadia du izena—, eta, jarraian, bere bizitza nolakoa den kontatzen digu, fokuan jarriz, batez ere, kartzelan dagoen bere aitari egiten dizkion bisitak.
Bisita horiek Nadiaren bizitzaren ardatz bihurtu dira. Haiekin pentsatuz, haiengatik sufrituz, haien esperoan egunerokoa antolatuz pasatzen zaio bizitza.
Gertaera batzuk deskribatzen dira, baina funtsean egoera baten deskribapena egiten da.
Pertsonaiak txera handiz aurkezten dira. Izenak, egoeren deskribapenak, eta obraren elementu guztiak sinbolismo karga nabarmen batez eraikita daude, eta hortik dator, esaterako, preso dagoen aitaren eta Nemo kapitainaren arteko paralelismoa: gizartetik aparte dagoen pertsona baten bizitza, harremanetan soilik liburuen bidez jartzen dena munduarekin, eta itxi zuten egunkari batean lanean ari zena, kartzelatu zutenean. Hortik atera kontuak.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Nemo kapitainaren azken bidaia'
Preso politikoa
Idazlea: Castillo Suarez. Ilustratzailea: Aitziber Alonso. Argitaletxea: Erein.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu