Munir Hossn & Ganavya
'Sister, idea'
Diskoetxea: Ropeadope2023.
Luzea bezain itzal handikoa da Munir Hossn musikari, kantari eta ekoizle brasildarraren elkarlanen zerrenda. Baita haren emaitza zuzena den diskografia ere, musikari zein ekoizle gisara. Lehenengo alorrari dagokio Sister, idea hau; Ganavya kantari tamilarekin batera ondutakoa. Generoz genero doan disko horietako bat da, ahotsak, gitarrak eta moldaketa minimalistek egituratzen dutena. Batzuetan jazz aldera jotzen du, besteetan musika afrikarrera, besteetan MPBra hurbildu daiteke; eta, horretaz gain, kantaerak gehienetan Asia aldera eramango gaitu... Nola lortu denari sendotasuna ematea? Ez dakit, hori ekoizle on baten lana da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu