Kritika. Musika

The Feelies

The Feelies / 'Rewind'
mikel lizarralde
2025eko irailaren 21a
04:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

THE FEELIES

'Rewind'
Diskoetxea: Bar / None.

The Feeliesen kantu berrien faltan —taldearen azken diskoa, In Between, 2017koa da—, AEBetako taldeak 1980ko hamarkadatik hona hainbat single eta EPtan barreiatutako bertsioekin eutsi behar. Rewind-ek beste artista batzuen bederatzi kantu biltzen ditu, guztiak ezagunak oso, eta horregatik lehen entzunaldian déjà vu sentsazio bat helarazten badu ere —Patti Smithen Dancing Barefoot, Neil Youngen Barstool Blues eta Sedan Delivery, The Rolling Stonesen Paint It Black eta The Doorsen Take it As It Comes daude tartean—, entzun ahala, The Feeliesen dohainak azaleratzen ditu, tartean gitarra zorrotz eta bizi baina dotoreek mundu eta estilo pertsonal bat eraikitzeko duten gaitasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.