Kritika. Musika

Uhaska ala ubidea?

2013ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Lawrence Foster. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: otsailaren 8a.

Erakargarritzat jo dezakegu BOSen denboraldiko 8. kontzertua: Lawrence Fosterrek eduki zuen batutaren etapublikoaren berotasunaren artean, orkestrak jakin zuen beraren desagerpena ezerezean geratu zena. Izan ere, bi euskal orkestrenarteko murrizketaren ur-jauziak etorri ziren moduan joan dira; hori bai, aurrekoan eman zen sententzia zein hurrengo absoluzioa arrazoitu edo eztabaidatu gabe. Noiz arte? Heldu zaigu ur ilunak aztertzeko eta irazteko sasoia, lasaitasunez.

Kontzertua bi zatitan banatu zen. Lehenengoan, Argentinan bizi den juduen gutxiengoaren soinu berria izan genuen, Osvaldo Golijovek konpositorearen eskuetatik eta Davi Krakauer klarinete jotzaile bikainaren ezpainetatik. Hasierako, Last round, hari orkestrarakopiezak, Golijovek duen tangoarekikoeta Astor Piazzolarenganakomiresmena azalarazten du, duela hamar urte asmatua. Osagai disonantez beterik, harizko orkestrak bandoneoia imitatuz, tangoaren erritmoari jarraitzen dio, sinkopaz eta kontraerritmoz igurtzita. Horretan, gure orkestrak ondo islatu zuen tangoaren zakartasuna eta heriotzaren kontrako azken borroka, konpas txiki batzuetan desadostasunak izanik ere. Musika hebrearraren ildotik doa, berriz, The Dreams and Players of Isaac the Blind klarinete eta orkestrarako lana,1994koa. Goian aipatu tenorean ere, gure Golijovek nahasketa konplexuak egiten ditu:batetik, juduen tradizioan dauden kantinelak, melopeaketa hassidiar niggun edo testurik gabe darabiltzaten dantzatzeko doinuak, eta,bestetik, erlijiotik kanpo jotzen den klezmer musika, hau da, askenaziak diren juduen artean Europa Erdialdean sortu zen dantzatzeko musika profanoa; klarinetea da horien instrumentuen nagusi. Trantze horretan, Krakauer bakarlari birtuosoak, maisutasuna azaldu zuen hiru klarinetetan: soprano, kontralto eta baxuan. Kontenplazioaren eta izpiritualtasunaren artean mugitzen den musika gogor egin zitzaion publikoari, baina azkenean musikariak juduen ezteietan jotzen zen musika alaia jo zigun orkestraren laguntzarekin.

Bigarren zatian,orkestrakez zuen arazorik izan, Foster eskarmentu handiko zuzendaria zelarik, zuzen eta gogotsu publikoari gehien gustatu zitzaiona jotzeko: Antonin Dvoraken 9. sinfonia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.