Kultur eragile emankorra

Jon Fernandez.
2010eko azaroaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaixoaldi luze baten ondoren, asteazkenean hil zen Patxi Hipolito Blazquez kultur eragile oñatiarra, 44 urterekin. Kulturari lotutako hamaika lanetan ibili da: Oñatiko Udaleko gazte teknikari, Gaztelekuaren arduradun, Gaztemaniak!-eko sustatzaile, editore...

Potxo Edizioak sortu zuen 1996an,«produkzio kulturalaren esparruan gauza bereziak egiteko». Atzerriko literaturako obrak zein hemengoen komikiak argitaratu ditu Potxok. Baita disko-liburu bat ere: Zura bandaren Ilargi handi, zauri zarae.Joan den maiatzean kaleratu zuen azken liburua: Henry D. Thoreau filosofoaren Desobedientzia zibila. Bereziki gogoko zuen Hipolitok Thoreau, borroka baketsu bidez gizartearen homogeneizazioaren kontra eragitea baitzuen xede bere lanak eta biziak.JON FERNANDEZ
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.