Artearen eta kulturaren sormenerako gunea bihurtuko da garai batean armak ekoizten zituen fabrika bat. Gernikako Astra-Uncetaren eraikina eraberrituko du Gernikako Udalak, Euskal Jaurlaritzaren 1.500.000 euroko laguntzarekin, eta Sormen Lantegia izeneko gunea egokituko dute kultura sortzaileentzat. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua eta Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea eraikinean izan ziren atzo, eraberritze lanak ikusteko.
Ricardo Bastidak diseinatutako eraikina zeregin berrietarako moldatu bezain laster, jakintza sustatzeko esparrua izango da Sormen Lantegia.
Kultura sustatzeko, Sormen Lantegia egingo dute Gernikan
Garai batean armak ekoizten zituen Astra fabrikaren eraikina eraberrituko dute kultura sortzaileentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu