HILBERRIA. Juan Huarte

Kulturaren mezenas eta sustatzailea

BERRIA.
mikel lizarralde
2018ko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Enpresa gizona zen Juan Huarte, baina batik bat kultur sustatzaile nekaezina izan zelako nabarmendu zen. Jorge Oteizaren obrarekiko interesak bultzatuta, obra mordoxka erosi zizkion urtebetez, artistak Sao Pauloko (Brasil) 1957ko erakusketa presta zezan. Hor hasi zen kulturarekin izango zuen harreman luzea; larunbatean hil zen, Madrilen, 93 urte zituela.

Oteizarekin hasi zen, eta gerora Jose Antonio Sistiaga, Rafael Ruiz Balerdi eta Javier Saenz de Olza arkitektoaren lanak bultzatu zituen Huartek, eta 1972an Iruñeko Topaketak sustatu zituen, arte esperimentalaren alorrean aitzindariak izan zirenak. Urte batzuk lehenago, 1963an, X films ekoiztetxea sortu zuen, egile-zinema bultzatzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, Sistiagaren Ere erera baleibu icik subua aruaren izan zen ekoiztetxearen lanetako bat. 1980ko hamarkadara arte iraun zuen.

Altzuzan Oteizaren omenezko museoa zabaltzeko proiektuaren sustatzaile nagusietakoa ere izan zen, eta Oteiza Fundazioko patronatuaren lehen presidentea ere izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.