Irudia. Donostia
Kursaalaren fatxada mihise digital bihurtuko da

Donostian, Kursaalak eta Tabakalerak arte sorkuntza berriak sustatuko dituzte elkarlanean. Tabakalerak, Medialab espazioaren bidez, artista bat gonbidatuko du urtero arte digitaleko pieza bat sortzeko, eta pieza hori Kursaaleko fatxadako pantailan proiektatuko dute ondoren. Jaime de los Rios artista donostiarrak abiatuko du proiektua. Irailaren 10ean eta 12an, iluntzean, hark egindako Crimson Waves (Ilunabarreko olatuak) ikus-entzunezkoa jarriko dute; olatuek inspiratu dute. Atzo aurkeztu zuten egitasmoa udaleko eta bi zentroetako ordezkariek eta De los Rios artistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu