Musika. Primitivos

'La caza'

Diskoetxea: Handy Panky Records.

2018ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko rock undergroundaren aitzindari den Primitivos taldearen estreinako maketa berrargitaratu du Hanky Panky Records zigiluak. 1984an plazaratua, binilozko EPan dator bueltan, hogei orrialdeko fanzineak lagunduta.

Andy Monton, Jon Zamarripa (Los Extraños, Los Raros, Cancer Moon...), Felix Senderos (Los Extraños, Los Raros) eta Jose Garcia Moro musikariek taldea eratu eta hilabete gutxira grabatu zituzten lau kantu horiek, eta bost minutu eskas osatzen dituzte guztira. Taldekideen amateurismoa agerikoa da, baina Zamarripak taldeari eransten dion abilezia eta indarraren ondorioz, doinuok Euskal Herriko proto-punkaren gailurretako bat osatzen dute. Ezinbestekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.