Hendaiako Film Festibaleko epaimahaiak Foued Mansour zinemagile frantziarraren La dernière caravane filmari eman dio nazioarteko lehiaketako sari nagusia. Atzo iluntzean amaitu zen jaialdia, Les Varietes antzokian egindako ekitaldiarekin, eta bertan jakinarazi zituzten hori ez ezik beste sariak ere. Hain zuzen ere, Kote Camacho euskal zinemagileak zuzendutako Elkartea-k jaso du Akitania-Euskadi lehiaketako lan onenaren saria.
Hendaiako Film Festibala hizkuntza eta kultura gutxituetan egindako lanak erakusteko asmoarekin antolatu dute aurten lehenengoz, eta Kontseiluarekin batera Euskaraz Bizi Nahi Dut saria ere jarri dute martxan. Lehenengo ekitaldi honetan Mikel Arraizen Aukera filmari eman diote sari hori. Varietes deituriko garaikurra jaso du.
Sari nagusiez gainera, bestelako aipamenak ere egin ditu Hendaiako Film Festibalak. Nazioarteko lehiaketaren barruan Luc Perezek zuzendutako Mini Yamba filmak ikusleen aipamena jaso du. Akitania-Euskadi sailari dagokion publikoaren aipamena, berriz, Lettres d'Algérie Marion Despouysek egindako lanarentzat izan da.
'La derniere caravane' eta 'Elkartea' filmak saritu dituzte Hendaian
Mikel Arraizen 'Aukerak' filmak irabazi du Kontseiluak emandako Euskaraz Bizi Nahi Dut saria

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu