Musika

Laboak joko du Dylanen aurretik

Ekitaldiaren sustatzaileek gaur jakinarazi dutenez, uztailaren 11ko bakearen aldeko kontzertuan Mikel Laboak joko du Bob Dylanen aurretik. Ondoren, berriz, Macaco talde kataluniarra arituko da. Doainik izango da kontzertua, eta 25.000-30.000 lagun espero dituzte antolatzaileek. "Bakearen aldeko herritarren ekitaldia" izatea espero dutela agertu dute.

2006ko maiatzaren 25a
18:40
Entzun
Donostiako Udala, Gipuzkoako Diputazioa eta hainbat enpresa —tartean, MCC— dira kontzertuaren sustatzaileak.

Bob Dylanek Europan bira egingo duela-eta Donostian kontzertu bat lotzeko ahalegina egiten ari ziren Donostiako Jazzaldia eta Kursaal Fundazioa. Beraz, ahalegin horretan ari zirela ETAren su-eten iraunkorra iritsi zen, eta Dylanen kontzertua lotu nahian zebiltzanek berehala sentitu zuten egokiena ekitaldi hori bakearen aldeko mugimendu bihurtzea izango zela. Hala, tamaina handia hartu zuen ekimenak: besteak beste, Donostiako Zurriolako hondartzan egitea eta doainikoa izatea erabaki zuten.

Ildo horretatik, Dylanen aurretik Laboak jotzea erabaki dute. Zortziak laurden gutxitan abiatuko da Laboaren emanaldia, eta bederatzietan Dylanen. Ondoren, Macao talde kataluniarrak joko du.

Kontzertua doainik izango da hondartzatik jarraitu nahi duen guztiarentzat, baina erosoago egon nahi duenak ordainduta izango du horretarako aukera: alboetan harmailak jarriko dituzte, eta han egon ahal izateko 30, 40 edo 50 euroko sarrerak ordaindu beharko dira, lekuaren arabera.

Besteak beste, Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Odon Elorza Donostiako alkateak parte hartu dute aurkezpenean. Kontzertua "bakearen aldeko herritarren ekitaldia" izatea nahi dutela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.