'Land Art' ildoaren aitzindaria hil da, Dennis Oppenheim

Paisaian esperimentatzen lehenetarikoa izan zen; adierazpide ugari landu ditu, eta obra joria du

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Arkitektura eta eskulturaren arteko bidegurutzeetako batean hasi zen Land Art deritzon ildoaren bidea. Naturaren eremua urratu zuen, 60ko hamarkadan. AEBetako mendebaldeko paisaia idorretan egin zituen aurreneko indusketa eta lurperatzeak. Eta Dennis Oppenheim (Electric City, Washington, 1938) izan zen hari segitu zion lehenetarikoa, paisaian lan egin zuen aurrenetarikoa. Pertsonaren neurriko bihurtzea zen helburua. Baina minbizi baten ondorioz, iragan larunbatean joan zen betiko Oppenheim, eta harekin batera, artea konprenitzeko eta gauzatzeko ikuskera berritzaileenetako bat. Iruñeko 1972ko Topaketetan parte hartu zuen. Oppenheimek ez zuen soilik paisaiaren eraldaketa jorratu. Artista osoa izan zen, eta artearen adierazpide guztiekin esperimentatu zuen, idazkuntzatik bideo sorkuntzara, Body Art-a barne. New Yorken egin zuen bere obraren gehiena, han bizi baitzen 1965etik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.