Millennium sagako «laugarren zatiaren hastapena badago» Stieg Larsson zenaren ordenagailuan, Eva Gabrielsson 32 urtean haren bikotekide izandakoaren hitzetan. Ez, ordea, eleberri oso bat. 200 orri solteren bildumari «ezin zaio eleberri deitu», Gabrielssonen iritziz. Haren ustez, «ez dute funts handirik» nobela bat badela dioten zurrumurruek. «Ziur asko, 200 orriek ez dute elkarrekin loturarik izango. Stieg oso idazle espontaneoa zen. Eszenak idazten zituen eta gerorako uzten zuen haiek lotzea», esan zuen idazlearen bikotekide izandakoak irratiko elkarrizketan batean.
Millennium sagan ageri diren «pentsamendu eta ideietatik asko» bereak direla ere adierazi zuen Gabrielssonek. Batzuk bere uztakoak, besteak idazlearenak, eta beste batzuk «bien artean garatutakoak» direla zehaztu zuen.
Idazleari buruzko liburua
Stieg Larsson idazle eta kazetari suediarra 2004an hil zen, 50 urterekin. Hura hil ondoren eman zuten argitara Millennium saga, eta mundu osoan 27 milioi kopia saldu dira. Gabrielssonek ez zuen ezer jaso, ez baitzeuden ezkonduta, eta geroztik liskarretan dabil Larssonen familiarekin. Stieg and me izeneko lana kaleratu du orain: ez duela «mendekuagatik» idatziadierazi du, idazlea erretratatuz «justizia» egiteko asmoz baizik.
Larssonen bikotekideak esan du 'Millennium'-ek ez duela segidarik
Eva Gabrielssonek dio bereak diren ideia asko daudela 2004an hil zen idazlearen obra arrakastatsuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu