Legea urratuz hautatu zuen Maiak Gaiarre antzokiko kudeatzailea

Administrazioarekiko Auzietako Auzitegiak dio berez ez zegokion ardura hartu zuela Iruñeko alkateak

Erredakzioa
Iruñea
2012ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
2011ko abuztuan, Iruñeko Gaiarre antzokiko patronatuko batzarrak Jose Maria Asin hautatu zuen antzokiko kudeatzaile izateko. Enrique Maia Iruñeko alkateak ez zuen begi onez ikusi izendapena, eta ez zuen onartu. Asinen ordez, Teresa Lasheras jarri zuen behin-behineko kudeatzaile gisa, harik eta urtarrilean patronatuak Gregorio Navarro izendatu zuen arte. Alkateak legea urratu zuela erabaki du orain Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Auzitegiak.

Auzitegiaren arabera, bere postuari ez zegokion ardura hartu zuen Maiak Asinen izendapena atzera botata. Izan ere, dioenez, udala ez beste erakunde bat da antzokiarena, eta bere lege propioak ditu.«Jatorri zibilekoa da, eta ez administratibokoa». Gaiarre Fundazioak izaera juridiko propioa duela eta bere gisa jokatzeko ahalmen juridikoa duela ere esaten du erabakiak.

Alkateak dio erabakiaren aurkako helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.