Literatura eta telebista 'teenager'-a, haziz doan esparrua
Ez da musikaren esparrura mugatzen azken boladan —hamarkadatxo bat— nerabeekin konektatzeko ahalegin berezia egitearena, kode eta lengoaia berezi bat erabiltzearena. ETB1ek Goazen film musikala estreinatu zuen 2008an. Genero horretan euskaraz egindako lehen filma izan zen, eta arrakasta dezentekoa izan zuen. Berez bazen ere,etxeakegina, sortutako ikusmina zela eta, zinema-aretoetan estreinatu zuten, eta ondoren telesaila ere egin zuten. Literaturan Joxemari Iturraldek nerabeen tematikak propio jorratu izan ditu, besteak beste, Lehen amodioa Suedian (, 1998),Kaliforniako neskak (, 2000) eta Frantzian je t'aime esaten dute (Pamiela, 2012) liburuetan. Jasone Osorok ere bide hori egina dauka Jara eta Ezekiel pertsonaien bitartez. Fernando Morillok gazteen literatura jorratzeko asmoz sortu zuen duela pare bat urte Gaumin argitaletxea, eta berak ere jorratu izan du esparru hori, eta Juan Kruz Igerabidek ere gaztetxoentzako literatura landu zuen iaz argitaraturiko Motoa (Alberdania) eleberrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu