Bi Zaldi
'Lo zena'
Diskoetxea: Bi Zaldi / Balio Dute / Kortxoenea Produkzioak.
Lo zena esnatu da. Baina iratzargailurik gabe, pixkanaka, goxo. Eta hala irentsi dut nik ere, aspaldian pulamentuz entzuteko tarterik izan gabe, azkenean denbora hartuz, eta janari motela deritzona bezala, kontsumo azkarrera ohituta gauden honetan, mundua gelditu eta pixka batez lasaituz eta barneratzen ari garenaz gozatuz. Bikotean eta abesti ezberdinen euskarazko bertsioak egiten ezagutu genituen, baina lehen lan luze hau kanta propioz eta lagunez inguratuta grabatu dute, inguruko musikari askok hartu baitute parte bertan. Hitzak eta musika, biak ala biak maila berean jarriz ondu duten diskoa, mimo handiz sortua dela nabari da. Gure buruari «sooo!» esan eta entzuteko unetxo bat hartzea merezi duenetakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu