Uztailaren 22tik 27ra izango da aurten Donostian 43. Heineken Jazzaldia eta, besteak beste, Lou Reed etorriko da. Dena dela, gaurko aurkezpenean ez dute eman haren kontzertuaren egunaren eta tokiaren berri.
Reedez gain, Kursaaleko Ganbera aretoan David Murray, Dianne Reeves, Ahmad Jamal, Anthony Braxton, Kenny Barron, Jean Luc Ponty eta Soft Machine Legacy ariko dira, Victoria Eugenia antzokian Johnny Winter, Maceo Parker, Steve Coleman, Don Byron, Bugge Wesseltoft, Stefano Bollani eta John Hiatt, eta
Kursaaleko Auditorioan Keith Jarrett, Paolo Conte, Diana Krall, Return to Forever eta Liza Minnelli.
Lucia Lakarrak Roland Petitek koreografiatutako Duke Ellington Ballet dantzatuko du Kursaaleko Auditorioan.
Zurriolako hondartzan eta Kursaaleko terrazetan aurten ere izango dira kontzertuak. Ez, ordea, Trinitate Plazan. Uztailaren 26ko gauetik hurrengo goizera arte etenik gabeko kultur jardunaldia izango da Donostiako hainbat tokitan.
Sarrerak apirilaren 14an jarriko dituzte salgai, Kutxaren salmenta sistemetan (www.kutxa.net, TeleKutxa Tel. 943 00 12 00 eta ServiKutxa) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
Kultura
Lou Reed izango da aurten Donostiako Jazzaldian
Uztailaren 22tik 27ra izango da eta egitarau zabala prestatu dute. Aurten ez da Trinitate Plazan emanaldirik egingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu