Ludovico Enaudi Donostian izango da, 'Seven Days Walking' proiektuarekin
MUSIKA. Ludovico Enaudi konpositore eta pianista italiarrak kontzertua emango du Donostian, azaroaren 4an, bere nazioarteko biraren barruan. Seven Days Walking proiektua aurkeztuko du Kursaalean. Zazpi grabaziok osatuko dute egitasmoa, eta hilero bat argitaratzeko asmoa du, sarean. Lehen hirurak dagoeneko egin ditu publiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu