Bertso Txapelketa Nagusia

Lujanbio, lau koska gorago

Maialen Lujanbio nagusitu da Irungo saioan, 750 punturekin. Dotore aritu da saio osoan, eta kartzelakoan, ikaragarri. 45 punturen aldea atera dio bigarrenari, Aitor Sarriegiri.

Bertsolariak, Irungo finalaurrekoan. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2017ko azaroaren 1a
07:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalerdia jokatu da Irunen. 2.260 lagunek berotu dute Artaleku kiroldegia, eta txapelketako erabateko giroa izan da. Bertsozaleak goseak zeuden, eta beteta joan dira. Gogotik egin dute txalo, eta eskuak lehertu beharrean Lujanbioren kartzelako saioaren ondoren.

Argia piztu arte dena ondo zihoan. Ez emakume eta ez gizon baten rolean jarri da Lujanbio, era berean gizon eta emakume biak zen baten gorputzean. Dotore josi ditu hiru bertsoak.

Lujanbioren ondoren Aitor Sarriegi sailkatu da. Lujanbioren ondoren abestu du, eta borobila izan da bere kartzelako lana ere.

Honela gelditu dira gaurko puntuak:

1-Maialen Lujanbio: 750 puntu

2-Aitor Sarriegi: 705

3-Unai Agirre: 667,5

4-Alaia Martin: 651

5-Maddalen Arzallus: 634,5

6-Aimar Karrika: 605

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.