Bala

'Lume'

Diskoetxea: Matamadre.

2017ko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Behin baino gehiagotan esan dute zarata egiteko asmotan jaio zela Bala, Anxela Baltar eta Violeta Mosquera galiziarrek osatutako bikotea. Lehen lanarekin estatu mailako arrakasta lortuta, Lume izeneko bigarrena argitaratu berri dute, stoner, rock eta grunge doinu zikinekin osatutako diskoa. Zarata egiten jarraitzen dute, geure buruari bi pertsona horrelako lan indartsu bat egitera nola heldu diren galdetzeraino; abesti laburrak izanda ere, egurra ematen baitute zati geldoagoak—baina ez lasaiagoak— azkarragoekin tartekatuz, gitarra eta bateria gogor astinduz eta bien ahotsak efektu ezberdinekin konbinatuz, guztiak batera aritzean zarata zaleok asko atsegiten ditugun anabasa izugarri horietako bat sortuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.