Maddi Sarasuak irabazi du Xilaba txapelketako bigarren kanporaketa

Zelaia, Txoperena, Hiribarren, Zabaleta eta Arzallusekin ariko da larunbatean, Hendaiako final-aitzinekoan

Maddi Sarasuak irabazi zuen atzoko saioa, Kanbon (artxiboko irudi bat). BERRIA / BERRIA.
Erredakzioa
Baiona
2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Altzürükün iragan lehen kanporaketak lortu giro ederretik segitu zuen atzo Kanbon iragan Xilaba bertso txapelketako bigarren eta azken kanporaketak. Maddi Sarasua itsasuiar gazteak irabazi zuen saioa. Orotara, 194,5 putu eman zizkioten epaimahaikoek. Bigarren lekua Xumai Muruarentzat izan zen (185,5 puntu). Ramuntxo Christy zen iritsi hirugarren (175 puntu). Laugarren, Gillen Hiribarren heldu zen (170,5 puntu); bostgarren, BixenteHirigarai (162 puntu), eta seigarren, Battit Crouspeyre (150,5 puntu).

Final-aitzinekoak, finkatuak

Bigarren eta azken kanporaketa zenez, final-aitzinekoetan kantatuko duten bertsolari guztien izenak jakinak dira orain.

Heldu den larunbatean, urriaren 20an, Hendaian iraganen dalehen final-aitzinekoa, eta Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Maddi Sarasua eta Maddi Ane Txoperena bertsolariek kantatuko dute,Amets Arzallus eta Eneritz Zabaleta bertsolariekin batera, zeinak aitzineko txapelketatik zuzenean final-aitzinekoetara iritsi diren. Varietes zineman bilduko dira denak, 17:00etan.

Bertsolari hauek ariko dira bigarren final-aitzinekoan: Maindi Murua, Xumai Murua, Ortzi Idoate, Ramuntxo Christy eta aitzineko txapelketatik zuzenean sailkatuak, hau da, Odei Barroso eta Sustrai Colina. Horiek oro Donibane Garazin elkartuko dira urriaren 27an, Vauban zineman, 17:00etan. Finala bera Baionan iraganen da, azaroaren 10ean, Lauga gelan, 17:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.