Madinaren kontzertu sakroa gaur Eibarren
MUSIKA. Francisco Madinaren (Oñati, Gipuzkoa, 1907 - 1972) gitarra eta soka orkestrarako Kontzertu Sakroa estreinatuko dute gaur Eibarko (Gipuzkoa) Coliseo antzokian, apaiz musikagilearen lana berreskuratzeko lanean ari den Pedro Palacinen eskutik. Andres de Egiguren orkestraren zuzendaria da Palacin. Obra sekula ez dute jendaurrean eman. 20:30ean hasiko da kontzertua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu