musika

Madonna eta Kalakan, probasaioak egiten

Pop abeslariaren MDNA World Tour itzulian parte hartuko du Baionako folk taldeak. Tel Aviven izan dira probak egiten. 'Open Your Heart' kantaren entseguan 2.13 minututik aurrera 'Sagarra jo!'-ren zatia. Bideoa hemen ere ikusgai. [YouTube]http://youtu.be/NsoAxJT3UiY[/YouTube]

2012ko maiatzaren 30a
15:38
Entzun

Jakina zen Madonna nazioarteko pop izarrak Baionako Kalakan folk taldea MDNA World Tour itzulian parte hartzera gonbidatu zuela, eta dagoeneko elkarrekin lanean hasi dira, Tel Aviven egindako probasaio baten irudiak erakusten dutenez.

Kalakaneko Xan Errotabehere, Thierry Biskari eta Jamixel Bereau hirukoteak gonbidapena onartu zuen, eta Open Your Heart azken diskoko abestiaren bertsioa egingo dute, doinu modernoak eta tradizionalak nahastuz, eta taldearen Sagarra jo! abestiarekin gurutzatuz.

Ohikoa da Madonnak lurralde eta kultura ezberdinetako doinuak erabiltzea abestiak moldatzeko, baina euskal doinuetara hurbiltzen den lehen aldia da. Ustekabean ezagutu zuen abeslariak Baionako taldea. AEBetako izarrak Lapurdin igaro zuen oporraldiaren zati bat iazko udan, eta Getariako kontzertu pribatu batean ezagutu zuen folk taldea, urtebetetzea ospatzen ari zela.

Hirukotearen tradizioa eta doinu modernoak uztartzeko moduarekin txunditurik gelditu zen abeslaria, hirukoteak perkusioa eta erritmo aldaketak nahasten baititu. Iaz, Baionatik Bilbora diskoan parte hartu zuen taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.