Zinema

Maite dituzten filmetako zer argazki hautatu dituzte euskaldunek?

Paulo Ostolaza.
2023ko maiatzaren 9a
17:11
Entzun 00:00:0000:00:00

"Maite duzun film bateko argazki bat, zergatia azaldu gabe". Euskaraz @josu_goiko erabiltzaileak hasi zuen haria, eta ez dira gutxi izan segida eman diotenak. Twitterreko hainbat erabiltzailek gustuko duten pelikula bateko fotograma bat txiokatu dute azken bizpahiru egunetan, eta, azkenerako, sorta zabala bildu dute.

Garai, genero eta herrialde ugaritako filmak dira euskarazko komunitateak hautatutakoak. Errepikatu den bat edo beste ere izan da. BERRIAk fotograma horietako hainbat bildu ditu, eta argitu du zer pelikulatatik ateratakoak diren. Horiek hautatu izanaren arrazoiak, ordea, erabiltzaileek argitu beharko dituzte.

Ikusi bilduma, osorik, hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.