(Altzo, 1971)
Anekdota batek biltzen ditu Ahomentan honetako protagonistak, eta agerian jartzen du garai bateko trikiti giroa eta zaletasuna, gaur egun galdua. Lizarribarrek gogoan du noiz ezagutu zuen Leturia. Trikitia ikasten hasita edo hastear izango zen: «oso txikia» zela baino ez du gogoan. «Nire etxeko garajean ezagutu zintudan, Ipintzarekin», esan dio. «Ipintza nire aitaren lehengusua da, eta Altzoko festa batzuetan gure etxeko garajera etorri zineten jotzera». Leturiak eta Ipintzak joko zituzten jo beharrekoak, baina Lizarribarren lehengusuek uda hartako modako abestia jotzeko eskatu zieten: Maria Jesusen Pajaritos (Txoritxoak). «Nire lehengusu nagusiagoek kantatu zieten, baina ez zekiten jotzen. Hurrengo egunean, ordea, berriro etorri ziren, Pajaritos jotzera».
Leturia barrez hasi da. Gero garuna lanean jarri du, Lizarribarren oroitzapena memorian topatzeko eta kokatzeko. «1983a edo 1984a izango zen».
Maixa Lizarribar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu