Mala Rodriguez eta Gatibu, Donostia Festibalean

MUSIKA. Heldu den urteko irailaren 13an eta 14an egingo dute Donostia Festibala, baina dagoeneko hasiak dira bertan joko duten taldeen izenen berri ematen.Zerrenda osatuko duten lehen izenen artean daude Gatibu, Mala Rodriguez, Iseo & Dodosound with The Mousehunters, Tremenda Jauria, Carolina Durante, Lagrimas de Sangre, Natos y Waor, La Pegatina, Ayax y Prok eta Bad Gyal, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Abonamenduak salgai daude jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu