Bertsolaritza

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa, aurrenekoz

Asier Otamendirekin batera iritsi da buruz burukora, eta 16 puntuko aldeaz gailendu zaio bukaeran

gorka erostarbe leunda
2011ko apirilaren 2a
21:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Txapeldun berria dauka Arabak. Manex Agirrek aurrenekoz irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa, beste zenbaitetan gertu ibili izan den arren. Gasteizko Principal antzokian kantatu dute sei bertsolariek. Antzokia jendez beterik eta giro aparta zela egin da azken saioa, finala. Honela geratu da sailkapena. 1) Manex Agirre (626,5 puntu); 2) Asier Otamendi (610,4 p); 3) Oihane Perea (413 p); Ander Solozabal (401,5 p); 4) Iñaki Viñaspre (392,5 p); 6) Zigor Enbeita (390 p).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.