Irudia. Napoli

MARGOLANAK ERRE, PROTESTA EGITEKO

2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Art War (Artearen gerra) izena jarri dio abiarazi berri duen ekimenari Antonio Manfredik, Casoriako Arte Garaikideko museoko zuzendariak —Napolitik gertu dago—. Izan ere, Italiako Gobernuak kulturarentzako aurrekontuan murrizketa handiak egin dituenez, astean hirutan margolan bana erretzea erabaki du, protesta gisa. «Milaka obra horiek, halere, ezerezera kondenatuta daude», esan zuen Manfredik. Irudian, atzo, Severine Bourguignonen obra bat erretzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.