Maria Teresa Fagoaga dantza irakaslea hil da
DANTZA. Maria Teresa Fagoagak (Donostia, 1938) Danza Fagoaga ballet kasikoko eskola ireki zuen 1950eko hamarkadan, eta sei hamarkada aritu zen dantza irakasle lanetan. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen sustatzailea izan zen, eta, hain zuzen ere, elkarte horrek Dantzaren Dedikazioa saria eman zion 2011n. Orain dela hiru urte erretiratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu