Mario Monicelli zinemagile italiarraren obrari eta Japoniako zine beltzari errepasoa egingo diote aurtengo Donostiako Zinemaldian. Gaur aurkeztu du Mikel Olaziregi Zinemaldiaren zuzendariak 56. edizioa, eta irailaren18tik 27ra bitartean egingo da.
Pasa den urteko mailara iristea izango da aurtengo Zinemaldiaren helburu nagusienetako bat. Olaziregiren arabera, ez da erraza izango, baina iaz lortutako “arrakastak” aurtengo edizioa “ahalegin eta indar handiagoarekin” hartzea ahalbideratuko duela azaldu du.
“Komediaren maisu” bezala ezagutzen den Monicelli italiarra izango da aurtengo edizioko protagonistetako bat. Haren 41 film luze eta bi film labur ikus ahal izango dira. 1958an Rufufú lanarekin Urrezko Maskorra lortu zuen Monicellik Donostiako Zinemaldian, Alfred Hitchcocken Vertigo-rekin erdibana. Zinemaldiarako Donostian espero dute 93 urteko zinemagilea.
Japoniako zine beltzari ere tokia egingo diote. Akira Kurosawa, Shoshei Imamura edo Takeshi Kitano bezalako zuzendariak utzi dituen herrialdea ezin ahaztu dute, eta genero horretako pelikulak emitituko dituzten zikloa aurkeztu dute.
Bestetik, aurtengo edizioko kartela ere aurkeztu dute, Oscar Marinek egin du, eta kartelaren bidez “euskal herri eta kultura” azaldu nahi izan duela adierazi du.
Kultura
Mario Monicelli eta Japoniako zinema beltza aurtengo Zinemaldian
Gaur aurkeztu dute Donostiako Zinemaldiaren 56. edizioa. Irailaren 18an hasi eta 27an amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu