Hilberriak. Anna Gordy
Marvin Gayeren musa eta lankide
Anna Gordy (AEB, 1921) Marvin Gayeren emaztea eta Motown zigiluaren sortzaile Berry Gordyren arreba baino askoz gehiago izan zen. Gayeren lehenengo kantuetako batzuen inspirazio izan zen (Stubborn Kind of Fellow, Pride and Joy), eta gerora What's Going On diskoko bi kantu idatzi zituen senarrarekin elkarlanean: God is Love eta Flyin' High. Motownen lan egin zuen 1979ra arte, erretiratu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu