MARY CHAPIN CARPENTER
'Personal History'
Diskoetxea: Lambent Light Records.
Gozamena eragiten du kantari estatubatuarraren lan berriak. Horrek ez du esan nahi aurrekoek ez zutela halakorik eragiten; bere ibilbide luzea disko ederrez beteta dago, non ez diren falta harribitxiak. Baina hain geldo, hain gozo kantatzen du disko honetan! Egia da moldaketa estandarrek ilundu egin izan dutela, batzuetan, Carpenter anderearen magia. Hala eta guztiz ere, mainstream-aren eta egile kantuaren arteko ekilibrista bikaina dela erakusten du, berriro ere, Personal History honetan. Folk, country eta pop intimistaren nahasketa bikaina. Arratsetarako soinu banda ezin hobea.