Emanaldiz beteriko zazpi egun igaro ondoren, epaimahaiak gaur eman du 59. Zinebiko palmaresaren berri. Oro har, aurkeztutako filmen aniztasuna azpimarratu dute epaimahaiko kideek. “Askotarikoa izan da, bai formetan eta baita edukietan ere”. Negative Space film labur frantsesari eman diote sari nagusia. “Pelikulak asko hunkitu gaitu. Emaitza perfektua izan da. Gizarte eta familia harremanak lantzen ditu”, azaldu du Peter Suschitzky argazki zuzendari britainiar eta epaimahaiko kideak.
Atxurra taldearen Areka filmak jaso du Euskal Zinearen sari nagusia. 1936ko gerraren ondorioz desagertutako herritarren auzia lantzen du dokumentalak. Bego Vicariok gidatu du, eta Andoni Egañaren bertso batzuk ditu oinarri.
Galatee a L’Infini dokumentalak bi sari jaso ditu: Zine Espainiarraren sari nagusia eta dokumentalen Urrezko Mikeldia. Sexualitateari buruzko film bat osatu dute Julia Maurak eta Mariangela Pluchinok; “apurtzailea”, haien hitzetan. Halako jaialdi batean begirada feminista txertatzeko izan duten gaitasuna goratu dute epaimahaikideek.
Palmaresa:
Jaialdiko Sari Nagusia: Negative Space, Max Porter eta Ru Kuwhata (Frantzia)
Euskal Zinearen sari nagusia:Areka, Atxurra Taldea (Euskal Herria)
Zine Espainiarraren sari nagusia: Galatee a l’infini, Julia Maura eta Mariangela Pluchino (Espainia)
Fikziozko Zilarrezko Mikeldia:Moloko (Errusia), Diaria Vlasova
Fikziozko Urrezko Mikeldia: Altas Cidades de Ossadas, Juao Salaviza (Portugal)
Animaziozko Zilarrezko Mikeldia:Surpresa, Paulo Patricio (Portugal)
Animaziozko Urrezko Mikeldia: Manivald, Chintis Lundgren (Estonia)
Dokumentalen Zilarrezko Mikeldia: Aiti, Jenni Kivisto (Finlandia)
Dokumentalen Urrezko Mikeladia:Galatee a l’infini, Julia Maura eta Margiangela Pluchino (Espainia)
Film Latinoamerikar Hoberenaren Saria:El hormiguero, Alan Gonzalez (Kuba)
Zinebi First film saria: Gray House, Austin Lynch eta Matthhew Booth (AEB)