'Jura'

Mekons & Robbie Fulks

Andoni Tolosa.
2015eko abenduaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Diskoetxea: Bloodshot Records.

Beterano izaten hasteko bidean dabil Robbie Fulks kantautore estatubatuarra (52 urte, 13 disko), eta zer hobe horrelako lan batekin ospatzea baino. Kasik belaunaldi-kide dituen The Mekons folk-rock-punk talde estimatuarekin bolada bat eman Eskoziako irla galdu batean, eta, tartean, kantu bilduma hau ondu. Countrya, folka, rocka eta punk joskerak, egileen prisma kritikotik ikusiak, erabat akustikoa den lan baterako. Gitarra akustikoak, biolinak eta eskusoinuak dira nagusi, Fulksen, Sally Timminsen eta Jhon Langforden ahotsekin batera. Lagun kuadrilla bat musikarekin disfrutatzen, horixe da transmititzen duen sentsazio nagusia, eta emaitza ikusita, badirudi erabat osagarriak direla bataren eta besteen bideak, elkarrekin aritzea munduko gauzarik naturalena balitz bezala. Gozagarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.