Objektua

Memoria eta telefonoa

Sakelako telefonoan apuntatzen ditu Jon Maiak bururatzen zaizkion ideiak eta esaldi zehatzak. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
2017ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bulegoa buruan darama Jon Maia bertsolariak. Egitasmo bat abiatzen duenean ez du aparteko maniarik: «Ez naiz bereziki ordenatua». Gehienez, koaderno bat erosten du proiektu bat abiatzen duenean, edo egitasmoaren izena duen karpeta bat sortzen du ordenagailuaren mahaigainean. Hurrengo urratsa, erabiltzea, ez du beti egiten, ordea. Mahaiaren gainean duen koadernoan, adibidez, lau lerro besterik ez dauka idatzita. Baina orriak zuri egoteak ez du esan nahi ideia faltan denik. Erabaki nagusiak bere baitan eztabaidatu eta erabakitzen ditu Maiak, eta, inoiz esaldi edo ideia zehatz bat bururatzen baldin bazaio, aldean daraman sakelako telefono hartu, eta bertan apuntatzen du, ihes egin baino lehen. «Zehatza den zerbait apuntatzeko beharra dudanean, mezu elektroniko bat bidaltzen diot neure buruari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.