Mena, Amorante, Rural Zombies eta Unzu, Musika Bulegoak sarituak

Hilaren 24an emango dituzte elkartearen lehenengo sariak, Bilbon. Audiolab kultur elkartearen jarduna ere aitortuko dute

Erredakzioa
Bilbo
2016ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Berliner Philarmoniker orkestrako arduradun Juanjo Menaren zuzendaritza lana, Audiolab kultur elkartearen jarduna, Angel Unzuren Duos diskoa, Amoranteren izen bereko lehenengo lana eta Rural Zombies taldearen Bat diskoa sarituko dituzte Musika Bulegoaren lehenengo sariek. Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) sortu ditu sariok, eta datorren ostegunean banatuko dituzte, hilaren 24an, Bilboko Kafe Antzokian egingo den ekitaldi batean. Irabazle bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu, eta baita Fernando Mikelarena artistak egindako eskultura bat ere.

2015eko uztailaren 1etik 2016ko abuztuaren 31ra bitartean kaleratutako musika proiektuen artean aukeratu ditu irabazleak berariaz eratutako epaimahai batek. Honako hauek osatu dute epaimahaia: IƱigo Argomaniz (Get In), Jon Bagues (Musikaren Euskal Artxiboa), Joseba Cabezas (Gasteizko Jazz Uhinak programa), Aintzane Camara (EHUko irakaslea), Yahve M. de la Cavada musika kritikaria, Mikel F. Kruzaga soinu teknikaria, Ainara Legardon musikaria eta Edurne Ormazabal EITBko merkataritza alorreko zuzendaria.

EHMBEk adierazi duenez, sariketaren helburua da Euskal Herriko musika proiektuen kalitatea ezagutaraztea, eta musika adierazpen guztiak hartzen ditu barne, baita jarduerak ere: diskoak, kontzertuak, proiektuak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.