Mendizabalen, Egañaren eta Ibarrolaren ipuinak kaleratu ditu Elkarrek

Batela eta Sentipuinak bildumetan argitaratu dituzte ipuinok; Miren Agur Meabek itzuli ditu Ibarrolaren istorioak

Erredakzioa
2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Antxiñe Mendizabal, Arrate Egaña eta Begoña Ibarrolaren haurrentzako ipuinak argitaratu berri ditu Elkar argitaletxeak Batela eta Sentipuinak bildumetan. Batelan, Mendizabalen Ametsi tripek hitz egiten diote eta Egañaren Familia berria argitaratu ditu, eta Sentipuinak bilduman, Begoña Ibarrolaren Ehunzago dantzaria eta Zer duzu, Matxangus?, Miren Agur Meabek itzulita.

Ametsen istorioa kontatu dute Mendizabalek eta Iosu Mitxelena ilustratzaileak. Ohera sartu eta tripak hizketan hasten zaizkio, eta hala ematen du gaua, lokartu ezinik. Egañaren Familia berria-k, berriz, Maritaren istorioa azaltzen du; gerran familia galdu eta etxe berrian bizi da hura. Ione Tabernak sortu ditu irudiak. Ibarrolaren ipuinak Ulises Wensellek eta Jose Luis Navarrok ilustratu dituzte. Matxangus tximinoaren eta dantzan egiten duen ehunzangoaren istorioak kontatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.