Galerietako erakusketetatik aparteko enkarguen merkatua oso apal dago gaur egun, artistek diotenez, krisi ekonomikoaren ondorioz. «Museoak eta diru publikoaren kudeatzaileak dirurik gabe geratu dira», dio Muniategiandikoetxeak. «Erakusketetarako edo erosketetarako dirua asko murriztu da. Diru pribatua, berriz, beldurrez dago. Badaki badaukala, baina ez daki gero edukiko duen. Orduan, jendea itxoiten ari da, xentimorik gastatu gabe. Galeristak atzerrira ari dira jotzen. Nazioarteko azoka handietan ez baita hainbeste igartzen ari krisia».
«Gure munduan profesional izatea ez dago erraza», dio Jauregik. «Orain, artista gutxik izango ditu enkarguak. Askatasunezkoak behintzat. Lan figuratibo zehatzak egitekoak bai. Horrek diru azkarra eman du garai batean. Baina sorkuntzarako kaltegarria izaten da. Horrelako enkarguekin dabilen artista batek ez du lekurik galerietan-eta. Gure lana luzeagoa da, beste kontu bat».
Horretaz gain, erakunde publiko nahiz pribatuen gestio kulturala «ez da egokia», Villarren ustez. «Dagoeneko izena eta ospea duten artistei erosten zaie obra, eta hemendik urte batzuetara artista horien mailara irits daitezkeen artistei ez zaie erreparatzen».
Artea. Erakusketa aretoetatik kanpoko obrak
Merkatu berez apala, orain apalago
Krisi ekonomikoak eragin handia du artearen munduan, eta galerietatik aparteko enkargu askorik ez zaie iristen artistei. Erakunde publikoek diru gutxi dute arterako, eta ekimen pribatua «beldurrez» dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu