Familiak jakinarazi duenez, gaur goizean hil da Delibes, etxean, eta hurbilekoek inguratuta. Minbiziak jota zegoen aspalditik, eta makalaldi handia izan zuen atzo. Hain zuzen ere, sedatuta eta konorterik gabe egin ditu azken orduak.
1920an jaio zen Valladoliden. Merkataritza eta Zuzenbide ikasketak egin zituen, baina idaztea izan zuen ogibide nagusi. Marrazkigile eta zutabegile hasi zen aurrena El Norte de Castilla egunkarian; kazetari izan zen gero eta kazeta horretako zuzendari ere izan zen. Unibertsitateko irakasle eta katedradun ere izan zen.
Baina literatur lanek, eta zehazki, eleberrigintzak egin dute ezagun, joan den mendean Espainian argitaratutako lan nabarmenen eta ospetsuenetako batzuen egilea baita, besteak beste, Cinco horas con mario (1967) eta Los santos inocentes-ena (1981). Horietako lehena antzerkira eraman zuten eta guztiz arrakastatsua izan zen, eta bigarrenean oinarrituta film ederra egin zuen Mario Camusek 1984an.
Euskarara Delibesen lan bakarra dago itzulita, Kastilla zaharreko kontu zaharrak (Patxi Apalategi, Baroja, 1985).
Informazio gehiago Armiarmako =lEkarriak==http://ekarriak.armiarma.com/?i=492=l atalean.
Literatura
Miguel Delibes idazle espainiarra hil da
=iCinco horas con Mario=i (=iBost ordu Mariorekin=i) edota =iLos santos inocentes=i-en (=iSantu errugabeak=i) egileak 89 urte zituen, eta etxean zendu da, Valladolliden, luzaro minbiziak jota egon ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu