Mikel Laboa Katedrak sormen eta ikerkuntza laguntzak erabaki ditu

Doktore tesi bat, lau lan monografiko eta arte plastikoak eta antzerkia bultzatzeko proiektuak garatuko dituzte

Erredakzioa
Donostia
2013ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea eta gizartearen ondare intelektuala, humanistikoa eta kulturala aberastea dira EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Mikel Laboa Katedraren helburu behinenak. Hortaz, sormena eta ikerkuntza garatzeko laguntzak banatu dizkie zazpi proiekturi.

Josune Albisuk doktore tesi bat egiteko laguntza jasoko du, Sormenak gizartean duen eragina: Mikel Laboa eredu lanagatik. Lau ikerketa monografiko ere sostengatuko ditu katedrak: Ana Gandararen Mikel Laboa. Molde atzenduen berreskuratze modernoa, Arbibel Eubaren 1960. hamarkadako euskal kultura eta folkloreari buruzko film galduak, Imanol Artolaren Benito Lertxundiren kantagintza, euskal nazioaren eraikuntzan, eta Auritz Aurtenetxeren Mikel Laboa eta bide esperimentala, Lekeitioak. Arte sormena bultzatzeko, antzerkian Xan Aire lagunduko dute Liluraren kontra-rengatik, eta arte plastikoetan Ion Macareno, Estutasuna-gatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.